ERREMINTAK – (2015/06/04)
Ostegun honetan, ekintzailetasunerako erreminten inguruan aritu gara. Horretarako Albert Cañigueralen eskutik Ekonomia Kolaboratzailea aztertzen jardun dugu. Albert, consumocolaborativo blogaren sortzailea da eta OuiShare plataformako kide eta konektore Bartzelonatik.
Kontsumo kolaboratzailearen protagonista nagusiak herritarrak dira, non partekatu, ekoiztu eta prokomuna sortzen duten komunitate bezala, hierarkia gutxiago eta horizontalagoa den gizarte eredu jasangarriago baterantz abiatuz.
Ekonomia eredu berri honen funtzionamendurako gakoak honakoak dira:
IDEIA + PLATAFORMA + KONFIANTZA + KOMUNITATEA
Azken urteotako teknologia berrien eta internetaren nagusitasuna dela eta, Sharing economy eredua oso bizkor ari da garatzen. Honen adibide dira interneteko hainbat erreminta kolaboratibo, eta hauetako zenbait ezagutzen eta aztertzen ibili gara klaseko bigarren zatian. Orain probatzea falta!!!
Ekonomia kolaboratzailearen abantailetaz jabetzeko VIVIR MEJOR CON MENOS liburua idatzi du Albert Cañigueralek.