MARKO TEORIKOA – (2015/06/02)
Gaurkoan Xabier Zubialde ingeniaria (Acimuth) eta Unai Aranguren EHNE Bizkaiako kidea izan ditugu bisitan eta Elikadura eta Energiaren Burujabetzaren inguruan aritu gara.
BURUJABETZA ENERGETIKOA: EH Burujabetza Energetikoruntz
Gizartea eta munduaren analisia egiterakoan, energia kontsumoaren ikuspegitik ere aztertzea beharrezkoa da. Gaur egungo egoera behatzerakoan bi faktore hartu behar dira kontuan: energia eredua (petroleoa, berriztagarriak…) eta gizarte eredua; oraingoa gehiegizko energia kontsumoari lotutakoa baita.
“Whatsapp bidez deialdiak zabaltzea energetikoki efizienteagoa da, kartelak inprimatzea baino? Prozesu osoa kontuan izanda, ez!!!”
Etorkizunera begira autohornidura alde batera utzi beharra daukagu eta BURUJABETZA ENERGETIKORANTZ abiatzea ezinbestekoa da.
ELIKADURA BURUJABETZA: Via Campesina eta ETXALDE alternatibak
Baserritarren eredua asko aldatu da duela 100 urtekoarekin alderatuz. Kontsumitzaileekin kontaktu zuzena galduta, espezializaziorako joerak eta lehengaien pribatizazioak, gaurko baserritarrak sistema produktiboaren menpeko izatera eraman ditu.
“El mayor acto revolucionario es montar un huerto”. Sistema neoliberalari egiten ari gara aurre.
Egunero jaten ditugun produktuen jatorriaz arduratzen hasi beharko ginateke, ba al dakizu jaten dituzun elikagaiek zurera iritsi arte egiten duten bataz besteko distantzia 5000km dela?
Hemen goizeko gonbidatuen ELKARRIZKETA: