Formazio programa honek sakoneko motibazio bati erantzun nahi dio: eraldaketa soziala ipar duten ekimen, proiektu eta enpresa berriak sortu eta indartzeko erreferentziazko formazio espazioa sortzea, non eskualde bateko beharrak gazteen motibazio eta energiarekin konekta daitezkeen. Horretarako, formazio prozesu hau 4 espazio nagusien konbinazioan egituratu dugu:
+ Marko teorikoa: Gaur egun bizi ditugun gizarte aldaketak ulertzeko markoa eskaintzea da helburua, paradigma ezberdinak landuz: Tokiko Garapena, garapen komunitarioa, ekonomia sozial eraldatzailea, jasangarritasunaren erronka, parte-hartzea etab.
+ Ekintzailetasun sozialerako erremintak: iturri desberdinetatik datozen erremintak ezagutzea du helburu, besteak beste: bideragarritasun plana, Canvas soziala, harremanen eta emozioen mundua kudeatzeko tresnak, Design Thinking-a, marketing-a, kudeaketa ekonomiko-finantzieroa etab.
+ Hazitegia: Norberaren motibazioetatik eta eskualdean identifikatuko diren beharretatik abiatuz, kolektiboki enpresa sozial ideia berriak lantzeko espazioa.
+ Esperientzia arrakastatsuak bisitatzea: eraldaketa sozialaren baitan kokatzen diren Euskal Herriko hainbat enpresa eta ekimen interesgarri bertatik bertara ezagutzeko espazioa.