MARKO TEORIKOA – (2015/05/18)
Gaurkoan Joseba Garmendia EHU-ko irakaslearen bisita izan dugu, tokiko garapenaz eta Sakantzen egitasmoaren inguruan aritu da.
Euren blogean adierazten duten bezala, bailaratik bailararako jarduera eta entrepresa berriak sortzeko asmoarekin elkarlanean jarduteko saiakera gorpuztu nahi duten talde bat dira. Nafarroako Sakana eskualdean abiarazitako proiektua da, bertan tokiko garapena sustatzeko asmoz.
1960 eta 1970 hamarkadak geroztik garapen erregional eta tokikoa geroz eta garrantzitsuagoa bilakatu dela adierazi digu.
Garapenaren esparruaren barruan , bi estrategi mota daudela azaldu digu:
-Goitik-beherakoa (Top-Down):
- Garapen ekonomikorako azpiegiturak lortu.
- Atzerriko inbertsio zuzena zein industria erakartzea.
-Behetik-gorakoa (Bottom-up):
- Parte-hartze eta elkarrizketa soziala behar dute.
- Lurraldean oinarrituta daude.
- Tokiko baliabide eta lehiarako abantailen mobilizazioa eragiten dute.
- Lokalki sortuak eta zuzenduak dira.
Hemen Hamaika telebistan eginiko beste elkarrizketa bat.