HAZITEGIA – (2015/05/06)
Olatukoop proiektua aurkeztu zuen bertako kide Beñat Irasuregik lehenengo hazitegi saioan.
Ekonomia sozial eraldatzailea ardatz harturik, Euskal Herriaren baitan kolpe kooperatiboa emateko sortu zen Olatukoop 2014an. Pertsonen beharren arabera egituratutako ekonomian sinesten duen interkooperatibismo sare irekia da.
Jabetza, egitura ekonomiko, ekoizpen banaketa edota ekintzailetasun eredu hegemonikoak kolokan jarri eta bestelako eredu baten aldeko apustua egiten dute. Olatukoop-eko kide dira, besteak beste: Talaios, Sorginetxe, Totem, Koop57, KIS, Sakantzen Sarea edota Katakrak.