ERREMINTAK – (2015/05/05)
Berrekin Berregin, ELKARRIZKETAK I.
Amalio Rey (@arey) berrikuntza kolektiboaren esparruan aitzindaria da. Ezaguna da eMOTools egitasmoaren sortzaile eta zuzendari delako.
Hibrido sortzaileak berritzeko konexioak lortzeko bideak jorratu ditu Reyk azken urteotan. Bergaran izan da Berregin Berrekin ikastaroko ikasleekin eta baita herritarrekin hitzaldian ere. Berregin Berrekin ikastaroko ikasleek elkarrizketa egin diote.
“Proiektu bat guztiz ezberdinak diren ikuspegietatik hartzean berezitu eta aberastu egiten da eta berritzailea izan dadin aukerak biderkatu egiten dira. Errealitate ezberdinen artean lotura ezartzeko, itxuraz elkarbiderik ez dagoen gauzetan loturak ikusteko, gure pentsaera aldatu beharra dago”. Egilearen arabera “urrun bilatzen” ikasten da. Euskaratutako artikulu interesgarria duzue hemen.