Gaur, geure burua aurkeztu dugu taldearen aurrean. Esperientzia ederra izan da, ondokoaren berri gehiago izan dugu eta ordu gutxitan talde bilakatu gara. Potentziala dago! 😉
Errekalde jauregiko Laboratorium museoa espazio paregabea da “esperimentu” hau gauzatzeko! Azken ukituak bukatuta, denok izango duzue bertatik ezagutzeko aukera. Altxor ederra dugula ohartu gara.
Aurkezpen saioaren ostean, lehen formazio saioa izango dugu astelehenean: Kapitalismoaren bilakaera historikoa aztertuko dugu Luis Guridi EHUko irakaslearekin.
Egitasmoaren xedea da, batetik, batzea Bergarako gazteak eta ikasketadun langabeak eta, bestetik, formazioa eta tokia eskaintzea hausnarketa eta proiektuak uztartzeko, betiere, aurrera begirako ekimen eta negozio aukerak lantzeko asmoarekin.
Bi hilabeteko iraupena izango duen ekintzailetasun programa bukatzean, eta noski gure erantzukizunak beteta, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak sinatuta ikasketaren ziurtagiria jasoko dugu.
Berrekin Berregin, ikasleak.