Bergarakoa zara? Antzuola eta Elgeta ingurukoa bestela?
Bergarako Udalak sustatutako ikastaro hau zuretzako izan daiteke, beti ere…
- 20-30 urte bitartean badituzu
- Goi mailako ikasketak burutu badituzu, edota azken urtean bazaude (lizentzia, gradua edo goi mailako zikloa)
Eta, nola ez,
- Ikasteko gogoa baduzu, zure etorkizuna elkarlanean eraiki eta ideien identifikazioan saiakera egin.
- Motibazio pertsonaletik haratago beste pertsona batzuekin lankidetzan aritu eta esperimentatu nahi baduzu.
Animatu eta bertaratu ikastaroaren aurkezpen irekira, inongo konpromisorik gabe!
Zita: martxoaren 23an, 18:30ean, Errekalde Jauregian (Bergara)